ebaketa

Aldez aurretik zehaztutako prozesuaren arbera ebaki behar da gazta. Lehenik eta behin, gazta erdibitu egin behar da, eta, ondoren, gaztaren seireneko tamaina duten zirietan zatitu behar da. Ziri bakoitza ahalik eta triangelu meheenetan zatitu behar da, eta zati horiei azala kendu. Orduan, ikusteko, usaintzeko eta dastatzeko prest egongo da gazta, ohiko dastaketa bateko parametro guztiak balioeste aldera: kolorea, forma, testura, azala, usaina, zaporea eta zapore-ondokoa.

Gazta berri honen ezaugarriei esker, formatu anitz eta berritzaileetan aurkeztu ahal da, eta honela, banaketa modernoaren eskaerari erantzun.

Horiek horrela, etxegarai gaztak honela aurkezten da: birrindua, xaflatan, zatitan, gazta-hauts gisa, etab. Guztiek ere, kalitate-maila handiaren ezaugarriak mantentzen dituztela.