castellano / euskara / english dastaketaArlo teknikoan eta gastronomikoan izen handia duten adituek osatzen dutelarik, Dastaketa Batzordeak gazta-partida guztiak aztertzen ditu, etxegarai gaztaren kalitate-konpromisoan bildutako baldintza guztiak betetzen ote dituzten erabakitzeko. Horretarako, testuraren, zaporearen eta garraztasunaren arabera gaztek duten kalitate organoleptikoko estandarrak hartzen dituzte aintzat. Dastaketa Batzordeko kideek, parametro guztiak balioesteko behar bezala prestatuta eta trebatuta daudelarik, probaketak egiten dituzte etengabe, gaztaren ezaugarri guztiak bereizi eta balioesteko. Horren arabera, etxegarai-ren kalitate-estandar zorrotzak betetzen dituzten aleak besterik ez dituzte onartzen salmentara bideratzeko, eta beste guztiak baztertu egiten dituzte. kalitatea dastatuz |